Bilatu

Hernaniko Arraun Elkartea

Atala

Trainerillak

Trainerilletako albisteak

Trainerillaren garaia da

Trainerilla, 2018ko Zumaiako estropadan.
Trainerilla, iazko Zumaiako estropadan.

Asteazkenean abiatu zen Gipuzkoako Trainerilla liga. Hernanik aurten ez du talderik izango ligan, baina estropada bat jokatuko du emakume absolutuen taldeak: Zumaiakoa.

Igande honetan bertan izango da, maiatzak 5, 17:00etan, San Telmo jaiak direla eta. Emakumeen eta gizonen saria egongo dira jokoan, eta emakumeak ariko dira lehenengo, Santelmotako VII. estropada jokatuz.

Hirugarrenak izan gara santelmotan

San Telmo, trainerilla
Jone Pastor (patroia), Ane Sanchez, Ainhitze Kalonje, Xabier Zabala (entrenatzailea), Estitxu Zabala, Maitane Iraola, Eider Aierbe eta Ohiana Goenaga. (Argazkia: HAE)

Hirugarren postuan geratu zen gure neska seniorren trainerilla, Zumaiako VI. San Telmo Sarian, igande arratsaldean. Jarraitu “Hirugarrenak izan gara santelmotan” irakurtzen

Txapelketen garaia iritsi da

Orio batelak
Mutil kadeteen batela, ligako Orioko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Joan den asteburuan bukatu genuen Gipuzkoako Batel Liga, Getarian jokatutako estropadekin (behean sailkapenak). Gure taldeek ez dute podiumetan sartzea lortu, baina edonola ere, oso harro gaude egiten ari diren lanarekin! Txapelketen garaia iritsi da orain, eta asteburuan Gipuzkoako Batel Txapelketa egongo da jokoan Pasaian. Jarraitu “Txapelketen garaia iritsi da” irakurtzen

Blog at WordPress.com.

Up ↑